Asteazkenean, hilak 30, Ordiziako Udalbatzaren osoko bilkura egingo da, 18:00etan, Batzar Aretoan. Hau da gai ordena:

1.- 2024ko irailaren 26an udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.

2.- 2024ko urriaren 10ean udalbatzarrak egindako ez-ohiko batzarraren akta zirriborroa onartzea.

3.- Ordizia Orain-Elkarrekin Podemos udal taldearen proposamena Udalbatzaren menpeko kide anitzeko organo ezberdinetako bere udal ordezkaritzak berrizendatzeko, zinegotzi berriaren kargu hartzearen ondorioz.

4.- 2025eko taxi tarifen onarpena (2024ITAF0001).

5.- Goierriko Herrien Ekintzak, obra zergan hobaria Goieki eraikinaren atzeko ezpondaren hegala egonkortzeko egindako lanentzat (2024OBMH0005).

6.- Kontu-hartzailearen ingerak (2024KERR0023,24,25).

7.- Kreditu aldaketaren kontu ematea, kreditu gehigarrien modalitatean kontu ematea 2024ICAD007 (2024/1614 Alkatetza Dekretua)

8.- Kreditu alkaketaren kontu ematea, kreditu txertaketa modalitatean (2024/1626 Alkatetza Dekretua)

9.- Iraileko Alkatetzako dekretuen berri ematea (B-24/0933 - B-24/1470).

10.- Azaroaren 25eko adierazpena, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta. 

11.- Bizitza elkarteak sinatutako mozioa, Ordizia Orain-Elkarrekin Podemosek aurkeztutakoa, "Gerrateen Inguruan Herritarren eta Bizitzaren Kulturaren aldekoa".

12.- Bizitza elkarteak sinatutako mozioa, Ordizia Orain-Elkarrekin Podemosek aurkeztutakoa, Covid-19aren kudeaketaren ebaluazio publikoaren aldekoa.

13.- Galde-erreguak.