Aste honetan Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 6. mailako ikasleek Zuhaitz Eguna ospatu dute, Oiangu parkean. Zuhaitz Egunean ikasleek bertako basoa berreskuratzeko egokitu diren bi eremu ezagutu dituzte. Alde batetik, bertako basoaren garapenaren eta ezaugarrien inguruko azalpen bat jaso dute eta bertako espezieak ezagutu. Beste aldetik, gizakiok basoaren dinamika naturalean nola eragiten dugun ikusi dute, eta berreskurapenerako zein bide ditugun aztertu da. Azkenik, basoaren garrantziaz ohartzeko, esperimentu bat egin da ikasleekin, uholdeen aurrean landarediak zein funtzio betetzen duen ikusteko.