Image
Image
2.2 tona zabor jaso dira Oria, Amundarain eta Mariarats ibaietatik

Amaitu dira aurtengo Ordiziako zatiko Oria ibaia eta Amundarain errekaren eta Mariarats errekaren garbiketa lanak. Guztira, 2.250 kilo zabor jaso dira: %50a errefusa, %20a egurra eta %20a plastikozkoa, %10a txatarra.

Gainera, Amundarain errekan inoiz baino zabor gehiago jaso dela jakinarazi du garbiketa egiten duen Txukun Lorazaintza S.L. enpresak. Iaz egindako garbiketan 1.900 kilo zabor atera ziren, eta, beraz, gorakada izan du aurtengoan. “Datuak ez dira onak, eta hausnarketa egin behar dugu. Gure erreka eta ibaiak garbi mantentzea beharrezkoa da. Itsasoa urruti ikusten badugu ere, hemengo zabor guztiak bertara heltzen dira, izugarrizko kalteak eraginez. Arduraz jokatzeko deia egiten dugu, gure ibai eta errekak garbi manten ditzagun”, gaineratu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

30 tonatik gora

Azken urteetako datuak batuta 30.550 kilogramo zabor jaso dira 2018 eta 2025 urteen artean egindako garbiketa kanpainetan. Guztira, beraz, Kantauri Itsasora 30.5 tona zabor gutxiago iritsi da.

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza