Bihar, urriak 15, Palestinaren aldeko lanuztea dela eta, Ordiziako Udaleko langileek bat egingo dute deialdiarekin. Beraz, udal zerbitzuak/bulegoak goizez 11:00ak arte egongo dira martxan (Udala, Jakes eta Barrena). Liburutegiaren kasuan, goizez 11:00k arte egongo da zabalik eta arratsaldean 15:00etatik 19:00ak arte. Ikasgelari dagokionez, 11:00etatik 15:00etara itxita egongo da, eta arratsaldeko itxiera 19:00etan izango da.
Majori Kiroldegia eta Altamira Estadioa 11:00-14:00 eta 19:00-22:00 itxita egongo dira.
Gainera, azoka eguna izanik, eta langileen greba eskubidea bermatuz, azokako postuak ez dira jasoko bihar, ostegun goizean baizik. Horregatik Plaza Nagusia bihar arratsaldean itxita egongo da.