Image
Image
‘No phone challenge’ egitasmoa martxan da bigarren urtez

‘No phone challenge’ erronka bigarren urtez jarri da martxan Ordizian. Aurten ere, udalerriko ikastetxeei luzatu zaie ekimenean parte hartzeko gonbita, eta oraingo honetan Jakintza Ikastolako bederatzi ikaslek hartuko dute parte. Gaur utzi dituzte mugikorrak gelan, eta astebetez mugikorrik gabe egoteko erronkari heldu diote.

Prozesuaren jarraipena egiteko, parte-hartzaile bakoitzari koaderno bana eman zaio; bertan, ikasleek euren bizipenak, zailtasunak eta hausnarketak jasoko dituzte.

Ekimen hau Ordiziako III. Adikzio Planaren barruan kokatzen da. Helburua argia da: mugikorraren erabileraren gaineko kontzientzia piztea eta erabilera osasungarriago baten alde egitea.

No_phone_challenge_4.jpeg

No_phone_challenge_5.jpeg

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza