Gipuzkoako Merkataritza Federazioak ematen duen 'Singular Dendak' aitortza jaso du Lirain Wellness Ordizia establezimenduak, bere ibilbidea, nortasuna eta tokiko merkataritzari egiten dion ekarpena direla eta.
Gure kaleei bizia ematen dieten, gertuko merkataritza indartzen duten eta komunitatea sortzen duten establezimenduak dira 'Singular Dendak'.
Aitortza honekin, dagoeneko bederatzi dira Ordizian zigilu hau duten establezimenduak: Ness, Suquia, Gofi Berri, Porfirio Fernandez, Garin, Vicuña Confeccion, Faemaetxe, Goierriko Nekazal Koop. eta orain baita Lirain Wellness Ordizia ere.
Zorionak egindako lanagatik eta Ordiziako merkataritza berezi eta gertukoa egiten jarraitzeagatik!