Image
Image
Majoriko kanpoko igerilekua larunbatean irekiko da

Ekainaren 13an hasiko da Majoriko kanpoko igerilekuen udako denboraldia. Herritarrek uda osoan zehar instalazioez gozatzeko aukera izango dute, eta horretarako hainbat bazkidetza eta sarrera mota izango dituzte eskura.

Udako abonua (ekainaren 1etik irailaren 1era arte) egiteko aukera izango da honako prezio hauekin:

  • Bazkidetza familiarra: 140 euro
  • Bazkidetza orokorra (+18): 87 euro
  • Bazkidetza orokorra (-18): 54 euro

Horrez gain, eguneko sarrerak eta 10 eguneko bonoak ere eskuratu ahal izango dira:

  • Sarrera arrunta (+18): 9 euro (10 eguneko bonoa: 66 euro)
  • Sarrera arrunta (-18): 5 euro (10 eguneko bonoa: 33 euro)

Familia ugariek, 18 eta 23 urte bitarteko ikasleek, langabetuek, %33 edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek eta 65 urtetik gorako pentsiodunek hobariak izango dituzte, ezarritako baldintzen arabera.

Aurten ere, taberna zerbitzua egongo da erabiltzaileen eskura. Ordutegia 12:00etatik 21:00etara izango da, bertan, plater konbinatuak, errazioak, eta bestelako proposamen arinak eskainiko dira.

Bestalde, kanpoko igerilekuaren eremuan zegoen igerileku handiko txirrista kendu egin da, ez baitzegoen egoera onean. Erabakia erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko hartu da.

Igerilekuaz gain, udan zehar gazte eta helduentzako kirol ikastaroen eskaintza zabala izango da Majorin. Besteak beste, tenis, Danceflow, Ziklo Indoor, Pilates, Entrenamendu Funtzionala, GAP, TRX, Zumba eta Aerobik ikastaroak eskainiko dira, abonatu eta ez abonatuentzako prezio ezberdinekin.

Jon Ander Caballero Kirol zinegotziak adierazi du, “aurten ere udako denboraldian kalitatezko eskaintza bat prestatu dugu ordiziar guztientzat, kirola, jolasa eta familia-aisialdia uztartuz”.

Hori horrela, herritarrak Majoriko udako eskaintzaz gozatzera animatu ditu, instalazioak eta programatutako jarduerak aisialdirako, osasunerako eta herritarren arteko harremanak sustatzeko aukera paregabea direla azpimarratuz.

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza