Euskalmetek iragarritako muturreko tenperaturen ondorioz ezarritako alerta gorriaren aurrean, Ordiziako Udalak hainbat neurri berezi hartzea erabaki du, herritarren segurtasuna eta ongizatea lehenetsiz.
- San Joan su bakarra egingo da Garagartza plazan. Sua ohikoa baino tamaina txikiagokoa izango da, eta Sugorriren emanaldia amaitu bezain laster itzaliko da.
- Otegieneako jaien egitaraua ostiralera lekualdatuko da, eta ez da surik piztuko.
- Haurren ongizatea bermatzeko, Alotza Haur Eskolak ekainaren 23an eta 24an 13:00ak arte eskainiko du zerbitzua.
- Era berean, kanpoko igerilekuen ordutegia ordubete aurreratuko da, eta ekainaren 23an eta 24an 10:00etatik aurrera zabalduko dira.
- Azkenik, asteazkeneko azokari buruzko neurriak asteartean jakinaraziko dira, udalaren ohiko komunikazio-kanalen bidez.
Ordiziako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die bero handiko egunetan prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela:
- Ura maiz edatea.
- Eguzkitik babestea.
- Jarduera fisikoa bero handieneko orduetan saihestea.
- Adinekoei, haurrei eta pertsona zaurgarrienei arreta berezia eskaintzea.
Udalak egoeraren bilakaera gertutik jarraituko du, eta beharrezkoa balitz neurri berriak hartuko lituzke.