Image
Image

Azaroaren 2an egingo da hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa

Ordiziako Udalak azaroaren 2an, astelehena, egingo du Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako mahaiak osatuko dituzten pertsonak aukeratzeko zozketa. Ekitaldia goizeko 09:00etan izango da, udaletxean.

Zozketaren bidez zehaztuko da hauteskunde-egunean herriko hauteskunde-mahaietan lehendakari eta mahaikide aritzea egokituko zaien herritarren nortasuna. Zozketa publikoa izango da, eta bertaratu nahi duten herritar guztiek izango dute aukera bertan egoteko.

Zozketa amaitu ondoren, emaitzak Ordiziako Udalaren webgunean kontsultatu ahal izango dira.

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza