Kimetz elkarteak XXVII. Kontaketa lehiaketa antolatu du
Kimetz, Emakumeen elkarteak, abian jarri du XXVII. Kontaketa lehiaketa. Apirilaren 18a izango da lanak aurkezteko azken epea, eta pertsonako kontakizun bakarra onartuko da. Lanak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali behar dira mezu bidez, eta bigarren mezu batean azaldu beharko dira gaiaren izenburua, leloa eta parte hartzailearen datuak.
Gauzak horrela, 18 urtetik gorako edonork parte har dezake. Lanak, derrigorrez, lehenengo aldiz aurkeztuak izango dira eta beste inon saritu gabeak. Saririk jasotzen ez duten lanak ez dira itzuliko.
Gaia librea izango da; gutxienez 5 eta gehienez 10 orrikoak izango direlarik, euskeraz nahiz gaztelaniaz, lanen aurkezpena mekanografiatua izango da, espazio bikoitzean eta orriak alde batetik idatzirik. Gainera, sexismorik gabe hizkera erabiltzea kontutan edukiko da.
Sarituek sariak emateko ekitaldira joan beharko dute, behar bezala eragozpenik ez badago agertuta. Osasun-egoerak aurten aurrez aurreko ekitaldia egitea eragozten badu, modu birtualean aldarrikatuko dira irabazleak. Epaimahaia literatur munduko adituek osatuko dute eta beren izenak erabakiarekin batera ezagutaraziko dira. Erabaki hori 2021ko maiatzaren eta ekainaren bitartean emango dira.
Bi sari banatuko dira, bat gaztelerazkoarentzat eta bestea euskarazkoarentzat, bakoitza 600€koa. Horrekin batera, saritutako bi lanen artetik, bat ez bada gutxienez emakumeren batena, accesit bat banatuko da emakumeren batek idatzitako kontakizun onenarentzako, 200 €koa.
Sari berezi bat banatuko da: ordiziar batek idatzitako kontaketarik hoberenari 150 euro bideratuko zaizkio. Ez dira berriro sarituko lehenago irabazle izandakoak, saria eskuratu dutenetik hiru urteko epean. Kimetz kontaketa lehiaketara aurkezteak, oinarri hauek osoki onartzen direla esan nahi du eta beraien interpretazioa, epaimahaiaren irizpideen baitan geratzen da.