Ostegun honetan, osoko bilkura
Ostegun honetan, maiatzak 27, 18:00etan Osoko bilkura egingo da Udaletxeko batzar aretoan.
Gai-ordena:
1- 2021eko martxoaren 25eko udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.
2- 2021eko apirilaren 29ko udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.
3- Goierriko Ekimena SA Sozietatearen kapital handitzeagatiko lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egitea eta bere Estatutu Sozialen 5. artikuluaren aldaketa onartzea. (2021IFUO0001).
4- J.A.S.A bitarteko funtzionarioak egindako norberaren konturako jarduera pribatuan aritzeko bateragarritasun aitortzaren eskaera ezesteko proposamena. (2021SLAB0002)
5- Adierazpen instituzionala maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.
6- Podemos Ordizia Ahal Dugu taldeak aurkeztutako proposamena “Kalean dauden pertsonen eskubideak defendatzeko” buruzkoa.
7- Podemos Ordizia Ahal Duguk proposatutako adierazpen instituzionala hilerokoaren pobreziarekin amaitzeko maiatzak 28an ospatzen den Emakumeen Osasunaren aldeko ekintzen Nazioarteko Eguna dela-eta.
8- Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenak aldatzen dituen Dekretuaren berri ematea (2020/0623 Dekretua ordezkatzen duen 2021/0622 Dekretua).
9- Apirilean zehar onartutako Alkatetzako dekretuen berri ematea.
10- Galde-erreguak.