Osoko bilkura, ostegunean Udaletxean
Bihar, osteguna, 18:00etan egingo da Udaletxeko batzar aretoan azaroko osoko bilkura.
1.- 2021eko irailaren 30eko udalbatzarrak egindako ohiko bilkuraren akta onartzea.
2.- 2021eko urriaren 28ko udalbatzarrak egindako batzarraren akta onartzea.
3.- Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal araudiaren aldaketa.
4-. Ordiziako Udalaren adierazpena onartzea, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta.
5-. Ordiziako Udalaren adierazpena onartzea, abenduak 3an ospatzen den Nazioarteko Euskararen Eguna dela eta.
6.- Ordizia Migraziorako Euskal Itun Sozialera atxikitzeko proposamena.
7.- EH Bildu Ordiza udal taldearen mozioa innteres publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruzkoa.
8.- Urriko Alkatetzako dekretuen berri ematea.
9.- Galde-erreguak.