Oianguko Txiringitoa kontratatzeko prozesua irekita dago
Ordiziako Udalak aurtengo ekaina, uztaila, abuztua eta irailean Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu du. Proposamenak maiatzaren 20a bitartean aurkeztu ahalko dira, Ordiziako Udaleko webguneko kontratatzailearen profilean, modu telematikoan, edozein unetan. Eskaintza pertsona indibidual edo fisiko batek aurkezten badu bakarrik aurkeztu ahal izango du eskaintza paperean Udalaren Erregistro Orokorrean (Herritarrentzako Arreta Bulegoan), 9:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean Udaltzaingoan, 21:00ak arte.
Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Udaleko Idazkaritza Sailarekin helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 80 56 36