2022ko Santa Ana jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa

Ordiziako Udalak aurtengo Santa Ana jaiak iragartzeko kartel lehiaketa zabaldu du. Jaiak iragartzeko kartelaz gain, etxebizitza guztietara banatuko diren programen azala ere izango da.


Jarraian dituzue lehiaketa arautzen duten oinarriak:

1) Gaia eta kartelaren testua. Kartelaren irudiak Ordiziako Santa Ana jaiekin zerikusia izango du. “SANTA ANA  JAIAK 2022 /ORDIZIA”, hori izango da kartel guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua. Era berean, Ordiziako logotipoa konposizioan integratuta eramango du (goian azaltzen dena). Edukiari eta ideiari dagokienez, ez dute pertsonen aurkako edozein eratako errespetu falta erakusten duten jarrerarik aurkeztuko. Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

2) Partaidetza: nahi duen pertsona orok parte har dezake. Egileek bi lan aurkeztu ahal izango dituzte, gehienez. Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Plagio edo kopia susmorik sortuko balitz, epaile taldeak erabakiko luke proposamena onartu ala baztertu, eta erabakia apelaezina izango da.

3) Tamaina. Kartelek 60 zm-ko altuera eta 42 zmko zabalera izango dute, diseinua neurri horietan edo neurri horien proportzioan aurkeztu beharko da.

4) Kolorea eta teknika. Aukerakoa. Derrigorrez lanaren bertsio digitala (JPG formatuan- erresoluzio onarekin) aurkeztu beharko dute, nahiz eta bertsio fisikoan aurkezteko aukera ere izan. Lanetan egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, testu fitxategi batean hartzailearen datu pertsonalak eta NAN dokumentuaren kopia atxikita egon beharko da.

5) Aurkezteko eguna: kartelak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a izango da, 12:00etan.

6) Lanak aurkezteko bideak hauek dira:

- Bertsio digitalean: Posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali edo Udaleko Harrera Bulegoan (Udaletxean aurkeztu CD batean.

- Bertsio fisikoan: Udaleko Harrera Bulegoan.

7) Saria: 500 euroko sari bakarra izango da. Sari honi dagokion atxikipena edo erretentzioa egingo zaio.

Epaimahaiaren iritziz, baldin eta aurkeztutako lanen artean saria jasotzeko adina kalitate duenik ez badago, lehiaketa huts deklaratu ahal izango du. Hala balitz, epaimahaiak kartela edozein artista edo inprentari zuzenean enkargatzeko aukera izango du.

Kartela ondo inprimatzeko teknika aldetik tonalitate aldaketaren bat edo beste beharko balu, akats ortografikoak edo, aldaketak agindu ahal izango lituzke Epaimahaiak, aldez aurretik egileari galdetuta eta bere adostasunarekin.

8) Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Ordiziako Udaleko komunikazio eta parte hartze zinegotzia, kultura zinegotzia; kultura, berdintasuna eta aniztasun teknikariak, eta Altarte elkarteko kide bat.

9) Saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Ordiziako Udalaren jabetzapean geratuko dira. Horiek egoki deritzon publizitate lanetan ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan, autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru kopururik jasotzeko ere. Gainera, saritutako lanak eduki ditzakeen jabetza intelektualaren gaineko eskubide guztiak Ordiziako Udalari emandakotzat joko dira, inolako kontraprestaziorik gabe.

10) Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar berarekin.