Udalerri jasangarrien Euskal Sarearen urteurrenean izan da Ordizia
Partaidetza eta komunikazioa
Udalsarea, Udalerri jasangarrien Euskal Sareak 20 urte bete ditu eta Ordiziako alkatea, Adur Ezenarro eta Maitane Álvarez alkateordea urteurrena ekitaldian izan dira Ordiziak tokiko garapen jasangarrien alde egiten duen apustua berretsiz. Horren adibide da Ordizia 2030 Ekintza Plana, udalerrian egin beharreko hobekuntzak eta beharrak jasotzen dituen txostena.