Victor Mendizabal ordiziarraren familia bisitan
Partaidetza eta komunikazioa
Victor Mendizabal ordiziarra 1870eko hamarkadan Argentinako La Plata aldera joan zen eta hainbat enpresa eta ekimen jarri zituen martxan, besteak beste, Llavallolejo Euskal Etxea eta izen bereko fundazioa. Ordizian ere, herriari utzitako ondarearekin fundazio bat osatu zen eta gaur egun bere izena duen beka martxan dago horri esker. Horrez gain, kale bat ere badu bere izenarekin.
Gaurkoan, haren familiako kideak izan ditugu Ordizian, herria eta azoka ezagutzen.