Majori Kiroldegia osotasunean zabalik
Majori-Altamira kiroldegiko igerilekuan kloro isuria egon zen astelehen arratsaldean, urtarrilak 9. Bertan zeuden pertsonak hartatu zituzten osasun profesionalek eta kiroldegia itxi egin zen.
Astearte goizean suhiltzaileak bertan izan dira neurketak eginez eta dagoeneko zabalik dago, sauna, igerilekua eta igerilekuen aldagelak izan ezik. Igerilekuko aldageletan utzitako norberaren gauzak 11:00etatik aurrera jasotzeko aukera izan da, gainontzekoek kiroldegia zabaltzean.
Asteazkenean goizeko 07:00etan zabalduko dira Majori-Altamira kiroldegiko igerilekua, sauna eta igerilekuen aldagelak. Azken neurketek datu onak eman dituzte eta nahiz eta ez dagoen kloro arrastorik, zuhurtziaz eta segurtasunez jokatuz astearte arratsaldean itxita mantenduko da gune hau.