15 tapoi birziklatu erabiliz sortutako Ekomodo koadernoen zozketako emaitzak
Ekomodorekin elkarlanean sortutako koadernoen zozketa amaitu da eta irabazleak Julen Iraola Matxain, Anuska Ibañez Monteagudo, Beñat Murua Sarriegi, Itziar Herzog López, Montse Bea Sánchez, Mari Asun Otaño, Intza Plazaola, Oihana Benito, Lucía Prieto del Valle, Sara Azurmendi Epelde, Ana Milo, Duna Galparsoro Lopetegi, Alex González Rodríguez, Ana Garmendia, Carolina Noguera eta Aloña Petryk izan dira.
Ekomodo enpresarekin elkarlana ez da berria. Iazko Hondakinen Prebentzio astearen baitan, urtean zehar egindako tapoi bilketarekin sortutako aulkiak sortu ziren eta Jabekuntza Eskolako Plazan kokatu ziren kolore morekoak diren aulkiak.
"Ekonomia zirkularraren printzipioak oinarri ditugu. Aurretik Zuhaiztin jarri genuen tapoi birziklatuz egindako lehen aulkia, kolore urdinekoa eta azkena kolore morekoa izan da", adierazi du Maitane Alvarez alkateordeak.
"Hondakinak ahalik eta gutxien sortzeko apustua egin behar dugu, baina sortzen diren horiei beste erabilera batzuk ematearen aldekoa ere bai. 3.500 tapoi erabili dira aulki bakoitza sortzeko eta gogoratu oraindik ere tapoiak Barrenan, ikastetxeetan, Majori-Altamira kiroldegian eta Zuhaiztin jasotzen dira”. Horrez gain, koadernoak ere sortu genituen, gehitu du alkateordeak. Koaderno bakoitzak 15 tapoi birziklatu ditu eta orain zozketan parte hartu dutenek horiez gozatzeko aukera izango dute.