Filipinak kaleko babes ofizialeko azken 3 etxebizitza salgai daude
ORDIZIA LANTZEN S.A., Ordiziako Udalaren sozietateak, Filipinak kaleko 38 eta 42an kokatutako babes ofizialeko azken 3 etxebizitzak esleitzeko prozedura jarri du martxan. Etxebizitza hauek garaje eta trastelekuekin batera esleituko dira jabetza erregimenean. Eskaerak Udal Arreta bulegoan egin behar dira otsailaren 17rako, hau barne, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 8:30-13:30, eta hortik aurrera 20:00ak arte udaltzaingoaren bulegoan.
Pertsona fisikoen edo elkarbizitza unitateen betekizunak.
1.- Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.
2.- Bizilekua: azkeneko urtean (2021ko urriaren 22a baino lehen) Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatutako herritar orok hartu ahal izango du parte.
3.- Diru-sarrerak: 2021ko urtean, 12.000.-€ eta 39.000.-€ arteko diru-sarrera haztatuak, unitate bakoitzeko (Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren Agindua, 2011ko irailaren 14koa (EHAA 187, 2011ko irailak 30) eta abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriak aldatutakoak. Genero indarkeriaren biktima izaera frogatzen duten emakumeek ez dute diru-sarrera minimoen betekizuna bete behar.
4.- Etxebizitzarik ez izatea jabetzan, azalera-eskubidean nahiz gozamen-eskubidean.
5.- Esleituko diren etxebizitzak eta salneurriak:
Lotea |
Etxebizitza |
Garajea |
Trastelekua |
Helbidea |
Behin betiko kalifikazioa |
Prezioa (BEZ gabe) / Precio (sin IVA) |
1 |
beh. A |
20 |
16 |
Filipinak Kalea 42 |
EB3-0920/09-LE 000 LOTE 31 |
139.186,74€ |
|
1.E |
13 |
4 |
Filipinak Kalea 38 |
EB3-0147/11- LE 000 LOTE 5 |
166.836,71€ |
4 |
2.A |
14 |
5 |
Filipinak Kalea 38 |
EB3-0147/11- LE 000 LOTE 6 |
166.376,41€ |