Kioskoa martxan jarri du Ordiziako Udalak
Ordiziako Udalak zerbitzu berri bat jarri du martxan herritarrekin egin beharreko tramiteak errazteko asmoarekin: Kioskoa.
“Hiru funtzio nagusi ditu kioskoak. Errolda agiria ateratzeko aukera egongo da nortasun Agiri edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia eskaneatuz. Horrez gain, ordainagiriak eta isunak ere ordaintzeko aukera eskaintzen du, eta azkenik, kultur ekitaldietarako sarrerak erosteko aukera ere badago”, zehaztu du Maitane Alvarez alkateordeak.
Udaltzaingoaren ate ondoan dago kokatuta Kioskoa, eta ordutegi horretan egongo da erabilgarri. Gainera, zazpi hizkuntza desberdinetan egin ahalko dira tramite hauek. “Udalarekin egin beharreko tramite hauek erraztasunez egiteko aukera egongo da kioskoari esker”, gaineratu du.