2023an jaiotako haurrei zapi urdina jarriko zaie

Ordiziako Udalak beste urtebetez  ere ongietorria emango die 2023an jaio diren haurrei. “Ekimen berezi honen bidez Ordiziako komunitatera batu zaizkigun haurrei ongi etorria emango diegu. 2023an jaiotako haurrak eta haien familiak Plaza Nagusian elkartuko gara uztailaren 20an, eta Ordiziako ikur den zapi urdina jarriko zaie lepoan. Ekintza sinbolikoa bada ere, badakigu ilusio handia egiten duela”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Hala ere, alkateak nabarmendu du jakitun direla iaz jaiotako haurren familia guztiak ezingo direla ekitaldira bertaratu, baina horientzako ere gonbidapena zabaldu du: “nahiz eta atzerrian bizi, familiek aukera izango dute haurrari zapi urdina jartzeko”.

Beraz, ordiziarra zara, atzerrian bizi zara eta 2023an jaiotako haurra duzu? Aurtengo Santa Ana jaietan haur jaioberriei Ordiziako komunitatera ongi etorria emateko zapi banaketa egingo dugu. Zure haurrarentzat zapia nahi baduzu, jarri harremanetan eta bidali informazio hau Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera: haurraren izen abizenak, jaioteguna eta helbidea. Modu horretan, ekitaldira ezin baduzue bertaratu zapi urdina bidaliko zaizue zuen etxebizitzetara.

Ordizian bizi zaretenoi ekintzarako gonbidapena aurrerago bidaliko zaizue zuen etxebizitzetara.