Ordenantza Fiskalen inguruko ezohiko batzarra

Ostegunean, hilak 10, udalbatzak 2025eko Ordenantza Fiskalak aztertzeko ezohiko batzarra egingo du. Bilkura 18:00etan izango da, Udaletxeko batzar aretoan.

Gai ordena:

1.- 2025eko ekitaldian aplikagarriak izango diren Ordenantza Fiskalak onartzea. (2024SORF0003).

ORDENANTZA OROKORRA Zuzenbide publikoko udal zergen eta beste diru-sarreren gestioaren, bilketaren eta ikuskapenaren gaineko ordenantza nagusia.

1. ORDENANTZA FISKALA (OHZ) Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko alderdirik nagusienak arautzen dituena.

2. ORDENANTZA FISKALA (JEZ) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordainarazteko eskumen batzuk arautzen dituena.

3. ORDENANTZA FISKALA (TMIZ) Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren tasa zehazteko alderdirik nagusienak arautzen dituena.

4. ORDENANTZA FISKALA (EIOZ) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena.

5. ORDENANTZA FISKALA (gainbalioa) Hiri-lurrek irabazitako balioaren gaineko zerga arautzen duena.

6. ORDENANTZA FISKALA (tasak) Zerbitzu publikoak eskaini eta ekintza administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duena.

7. ORDENANTZA FISKALA (bide publikoak) Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

8. ORDENANTZA FISKALA (prezio publikoak) Zerbitzuak eman edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.