Bidari proiektua, bertakoa sustatuz
Sustapena, garapena eta komertzioa
Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu txikien beharrei erantzuna emateko asmoz sortu da Bidari proiektua.
Atzo arratsaldean Goiekin izan ginen egitasmoaren berri ematen, eta gure eskualdeko hainbat ekoizleren lanak ezagutzeko aukera ere izan genuen. Aurrerantzean hainbat kanpaina jarriko dira martxan gure komertzio eta establezimenduak sustatzeko asmoarekin.