Ordizia Zabalik diru-laguntza programaren hamargarren deialdiaren bitartez, eta herriko merkataritza biziberritzen jarraitzeko asmoz, 27.000€ko aurrekontua bideratu du 2024an Ordiziako Udalak.

Belaunaldien arteko errelebora, negozio berritzaileetara eta ekintzaileei orokorrean laguntzera bideratutako programa hau, pertsona ekintzaileen bidez eta gertuko merkataritzan belaunaldien arteko errelebuari erantzuna emanez merkataritza lokal hutsak berreskuratzea du helburu.

PERCOk, Ordiziako Merkataritza Eraberritze Plan Bereziak, jasotzen duen jarduketa-ildoetako bat zen Ordiziako merkataritza eta ekonomia suspertzea, Ordiziako merkataritza eta ekonomia biziberritu egiten zituena, merkataritza-lokalei erabilera berriak emanez; eta proiektu hori abian jartzearekin batera, Ordiziako merkataritza eta ekonomia biziberritu egin ziren, horri esker, merkataritza-lokalei erabilera berriak eman zitzaizkien eta ondoren horri jarraipena eman zaio oraingo hamargarren deialdira iritsiz.

Aurreko deialdiak batuz, 60 ekintzaile baino gehiago izan dira laguntza-programara batu direnak, eta ekintzaileen jarraipena %80koa izan da.

Jakina da itxierak ere ematen direla bai arrazoi pertsonalengatik, negozioen titularren proiektu profesional berriengatik, tokatzen diren erretiroengatik edo bestelako arrazoiengatik, baina azken urteetan sektoreak jasan dituen traba desberdinei aurre eginez asko dira mantendu direnak baita asko ere Ordizia beraien merkataritza proiektuak finkatzeko leku egokia bezala ikusi duten ekintzaileak.

Azken hauei laguntzeko helburuarekin sortu zen 'Ordizia Zabalik' eta hiru norabidetan landutako proiektua da. Batetik, herrian ez dauden negozio berritzaileak erakarri nahi dira ekintzaile berrien bitartez. Bigarrenik, herriko gune desberdinetako beharrak asebete nahi dira, eta hirugarren eta azkenik, belaunaldi aldaketari erantzun bat eman nahi zaio.

Beraz, Ordiziako Udalak 27.000 euroko diru partida bideratu du 2024an diru-laguntza honetarako. Diru kopuru hori ekintzaileei lokalaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzeko erabiltzen da baita lokala erosketaren kasuan katastro-balioaren %4an laguntzeko, gehienez 3.000€. Alokairuaren kasuan, laguntza hori gehienez ere bi urtez jaso ahal izango dute ekintzaile berri hauek, 2024ko urtarriletik atzeraeraginezko izaerarekin: Udalak %40 finantzatuko du (300 euro gehienez hilean). Dirulaguntzen deialdia astelehenean, hilak 15, argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta asteartetik aurrera egin ahal izango dira laguntza eskaerak.

Ordiziako merkataritza-dentsitatea azpimarratzekoa izanik, 200 bat establezimendu 10.000 biztanle baino gehiagorako, Udalak lehiakortasuna indartzen jarraitu nahi du eta udalerriko merkataritza-sektorea osatzen duten saltokien, zerbitzu-enpresen eta ostalaritza-establezimenduen jarraipena bermatu.

Hala ere, herriko merkataritza bizirik mantentzeko erabakia bere eskuetan duena herritarra da, ekintzaileen ekimen desberdinak eta Udalaren laguntza desberdinak ez dira nahikoa izango herritar eta bezeroen azken pausorik gabe eta Udalak baita ekintzaile berriek ere horretarako deialdia egin die.