Udaleku irekiak Ordizian
Euskara
![](/images/WhatsApp_Image_2023-04-24_at_12.19.31_1.jpeg)
Gaurtik maiatzaren 3a bitartean izena emateko aukera izango duzue Ordiziako Udaleku irekietan.
2012 eta 2018 urte bitartean jaiotako haurrentzat da eta ekainaren 26tik uztailaren 21era egingo da. Ordutegia, berriz, 10:00-13:00 izango da.
Izena Udaletxeko arreta bulegoan (8:00-13:30) edo Barrenan kokatuta dagoen Gazteriako bulegoan eman daiteke (16:00-18:00). Egoitza elektronikoan, https://labur.eus/E4ru1, bidez ere eman daiteke izena.