Ordiziako Udalak harrera egin die gaur, asteazkena, Ateak Ireki egitasmoko partaideei. Adur Ezenarro alkatearekin elkartu dira udaletxeko batzar aretoan, eta ondoren, Ordiziako Azoka ezagutu ahal izan dute, alkateak berak gidatuta. Azokan erositako produktuekin, sukaldaritza arratsaldean berriz, sukaldaritza tailerra egingo dute Ane Otegirekin.

Ateak Ireki egitasmoaren helburua, AEBtako Euskal Komunitateko gazteek Goierriko familietan egonaldiak egin eta gure hizkuntza, ohiturak eta kultura bertatik bertara ezagutzea da, harremanak estutuz eta zubiak eraikiz.

Ekainaren 22an iritsi ziren 30 AEBtatik Goierrira, eta hiru asteko egonaldia egingo dute bertako familietan. Uztailaren 14an itzuliko dira jaioterrira; agurtu aurretik, ordea, larunbatean, Ordiziako plazan elkartuko dira partaideak eta haien familiak, elkarrekin bazkaltzeko.