AEK-k, Ordiziako Udalarekin elkarlanean, oinarrizko euskara ikastaroa (AISA) antolatu du 16 urtetik gorako herritarrentzat, euskarara hurbildu eta lehen oinarriak eskuratu nahi dituztenentzat.
Ikastaroa ekainaren 3tik uztailaren 17ra bitartean izango da, astelehenetik ostiralera, eta bi ordutegi aukera eskainiko dira: goizez (10:00-12:00) edo arratsaldez (15:00-17:00).
Ikastaroa doakoa izango da Ordizian bizi edo lan egiten dutenentzat, Ordiziako Udalaren finantzaketari esker.
Izena emateko epea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik. Interesdunek GOIZTIRI AEK Euskaltegiarekin jarri beharko dute harremanetan, Nafarroa Beherea 1 helbidean (Ordizia), edo ondorengo bideen bidez:
Ekimen honen helburua euskararen ezagutza sustatzea eta herritarrak hizkuntzara hurbiltzea da, modu errazean eta eskuragarrian.
Informazioa HEMEN.