Bizikletentzako aparkaleku estali berriak
“Mugikortasun Planari jarraituz eta Jasangarritasun Batzordean aztertu ondoren, bizikletentzako aparkaleku estali berriak jarri ditugu”, azaldu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak. Herriko hainbat gune estrategikotan jarri dira dagoeneko: Goen kalean, Altamira Estadioan bi eta beste bi Majori-Altamira kiroldegiaren sarreran. Beste bi lekutan ere jarriko dira, hain zuzen ere, Urdaneta Kalean eta Plazan.
“Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten du Ordiziako Udalak eta modu honetan euria egiten duenean bizikletak uzteko leku estalia izango dugu”, gehitu du.