Ordiziako Majori kiroldegiak hainbat hobekuntza egin ditu azken asteetan, erabiltzaileen erosotasuna eta entrenamendu esperientzia hobetzeko helburuarekin. Egindako berrikuntzen artean daude gimnasioan makina berriak jartzea, espazioaren berrantolaketa eta ikastaro eskaintza handitzeko egindako egokitzapenak.
Gimnasioak makina berriak ditu dagoeneko, besteak beste hip thrust egiteko makina eta eliptiko berriak. Horrez gain, espazioa berrantolatu egin da erabiltzaileen zirkulazioa eta erosotasuna hobetzeko: kardio eremua alde batean kokatu da, indar makinak beste alde batean, eta luzaketa gunea ere berritu da. Takila berriak ere instalatu dira.
Bestalde, ikastaro eskaintza zabaltzeko helburuarekin, gela berri bat egokitu da, eta TRX entrenamenduetarako eta entrenamendu funtzionalerako materiala eta espazioa prestatu dira.
Egindako hobekuntzek Majori kiroldegiaren kirol azpiegiturak modernizatzen eta eskaintza erabiltzaileen beharretara egokitzen jarraitzeko helburua dute.