'Reziklate' ikuskizuna, igande honetan
Igande honetan jarriko da abian KULTURA FAMILIAN BIZI izenburuarekin udal Kultura sailak antolatzen duen familientzako jarduera programa berritzailea. Ziklo honek bost ikuskizun proposatzen ditu hemendik abendura bitartean, Herri Antzokian eskainiko direnak, igandean eta goizeko emanaldietan, 12:00etan, asteazkenetan arratsaldez eskainiko den obretako bat izan ezik.
Zikloa igande honetan martxan jarriko da, eguerdiko 12:00etan, Turukutupa taldeak "Reziklate!" lanarekin.
Turukutupa musika eta antzerki konpainia bat da, Gasteizen kokatua, 2006an Víctor García de la Torre eta Sergio López de Landache musikariek sortua, beren kezka artistikoak birziklatzeko eta soinua birziklatzeko proiektu bat garatzeko helburuarekin. 2008ko abuztuan Rezikletas ikuskizuna estreinatu zuten. Bertan, bizikletan muntatutako lau aktore-musikarik kaleko ikuskizun ibiltari bat egin zuten, non material akustiko guztia hondakinen berrerabilpenetik eta birziklatzetik datorren.
Eguneroko materialarekin artea egiteko berrerabiltzearen tradizioaren oinordekoak erreklamatzen dira; izan ere, Turukutupa konpainiak alderdi pedagogiko garrantzitsua du, ikastaroak, tailerrak eta perkusio-eskolak ematen baititu hainbat talderentzat eta oso formatu desberdinetan: ikasleentzat, irakasleentzat, etab. Halaber, Eusko Jaurlaritzarentzako Yehudi Menuhin Fundazioaren Muse programan parte hartu dute zenbait ikastetxetan. Antzerki, musika eta ingurumen jaialdietan jotzen du konpainiak.
“Reziklate!” lana kontzertu familiarra da, eta bertan munduko hainbat musika aurkeztuko dira, hala nola Euskal Herrikoa, Afrikakoa, Latinakoa, Iberiakoa eta abar. Emanaldia musika-pedagogia eta hondakin-materialak musika tresnak egiteko birziklatzea uztartzen dituen proiektua da.
Ziklo honetarako sarrerak Barrena Kultur Etxean eta Herri Antzokian eskura daitezke 5 €-ko saioko prezioan eta ziklo osorako abonua eskuratzeko aukera eskaintzen da 15 €-ko prezioan (5 ikuskizun). Familian kulturaren magiaz gozatzeko aukera paregabea.