'Blancos y negros. El Trienio Liberal en Ordizia' liburua aurkeztuko da bihar
Datorren asteartean, Barrena Kultur Etxeko Areto Nagusian, Jose Miguel Unanue Letamendiren “Blancos y negros. El Trienio Liberal en Ordizia” liburua aurkeztuko da.
Bertan, herrian garai historiko garrantzitsu hau nola bizi izan zen kontatzen da. Lanak sakonki eta zehaztasunez aztertzen du «txuriak» eta «beltzak» -ek izan zuten liskar sutsua (bi aldeetako pertsonen identifikazioa, lehiak, borrokak, errepresaliak, anekdotak, etab.).
Aurkezpenean parte hartuko dute Patxi Garmendia “Mendigar” , eta Jose Miguel Unanue egileak. Egileak berak argitaratu du liburua, Udalaren laguntzarekin. Liburua Mujika eta Manso liburu-dendetan eta D 'Elikatuz eta Barrenan jarriko da salgai.