Badatoz 2024ko Santa Ana jaiak, eta dagoeneko aukeratu da zein izango den aurtengo festetako kartela. Azken urteetan bezala, aurten ere lehiaketa irekia egin da, eta guztira, 16 lagunek parte hartu dute; horietatik 14 helduen mailan eta beste 2 hemezortzi urtez azpikoetan.

Helduen mailan, Xabier Araña Urteagaren ‘Badoaz santaneroak’ lanak jaso du sari Nagusia, eta horrenbestez, harena izango da festetako egitarauaren azala jantziko duen irudia. Horrez gain, 500 euroko dirusaria ere jasoko du. 18 urtez azpikoen mailan, berriz, June Arzelus Mendizabal izan da saritua. Haren lana ere, egitarauaren barrualdean ikusi ahal izango da, eta gainera, 100 euroko erosketa balea jasoko du.

 WhatsApp Image 2024 07 01 at 10.35.57WhatsApp Image 2024 07 01 at 10.35.54