1509tik datorren tradizioa da Santanzaleen esku-dantza. Orain arte, baina, aurresku, atzesku, zein maiordomo eta damak aukeratzeko irizpideak honakoak ziren:
1.1. Ordiziarra jaiotzez arabera
1.2. Ordiziako alkate izan edo izandakoa
1.3. Ordiziako alkate izan izandakoaren seme edo alaba
1.4. Santanazaleen edo esku-dantzako maisu/maistra izan edo izandakoa
1.5. Santanazaleen esku-dantzako maisu/maistra izan edo izandakoaren seme edo alaba
1.6. Ordiziar errotze handienekoaren arabera: guraso ordiziar, aiton-amona ordiziar…
“Gaur egungo gizartean garai bateko pribilejio hauek ez daukate zentzurik, eta erabat kontrajarriak dira herritar ororen aukera berdintasuneko printzipioarekin”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Hala, hemendik aurrera, bikoteko bat ordiziarra izan beharko da jaiotzez edo erroldaz, eta sexu bereizketarik gabe ordiziarrei emango zaie lehentasuna esku-dantzako postu nagusiak aukeratzeko. Ez bada adostasunik, zozketa egingo da.
Aurten, bikote hauek parte hartu dute:
1.Ainara Agúndez - Sara La Concepción
2.Juanjo Garin - Alberto Campos
3.Iker Arizmendi - Irati Aierbe
4.Iñigo Marotias - Leire Martinez
5.Ibai Moreno - Raquel Torres
6.Vanesa Blanco - Manuel Pinar
A7.Aitor Loyarte - Maria Sarasola
8.Irati Alonso - Xabi Iturain
9.Jose Luis de Castro - Txaro Palencia
10.Alazne Rubio - Iker Zabala