Image
Image
Gau Beltza ospatuko dugu Ordizian

[EUS] Datorren ostiralean, urriak 31, Gau beltza ospatuko dugu Ordiziako Plaza Nagusian. Haurrentzako eskulan tailerrak, mozorrotutako photocall-a, eta gaztainen salmenta izango ditugu 19:00etan hasita. 20:00etan, Oreka antzerki ikuskizun argiztatua eta Lurhats musika taldea izango ditugu.

"Gau Beltzak gure artean tradizio handia du eta aurten herrian lekua eman nahi genion. Eragile ezberdinekin harremanetan jarri ondoren, egitarau betea osatu dugu", azaldu du Izaro Intsausti kultur teknikariak. Ez da lehen urtea Gau Beltzaren bueltan ekintzak antolatzen direla. "Hitzaro Euskara Elkarteak urrian zehar ekintza desberdinak antolatzen ditu, eta aurten apustu sendoagoa egiteko asmoz osatu dugu eguneko ekintzarekin", gehitu du. 

Hala ere, datorren urtera begira "ikastetxe eta komunitateekin elkarlanean aritu nahi dugu eta lanketa egingo dugu honen inguruan", aurreratu du.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza