2014-06-02 etxeakPrograma honetaz baliatu, eta etxebizitza errentan hartu edo eman nahi dutenek uztailaren 21a arteko epea dute izena emateko

Alokairu sozialeko erregimenean etxebizitza libreen errentamendua bultzatzeko diru-laguntzak emateko OINARRIAK, eta programan parte hartzeko etxebizitzen eta jabeen oinarriak (onartu ditu Ordiziako Udalak. 25.780 euro bideratu ditu udalak programa honetara, eta kopuru hori honela banatuko da: Errentamendu modu orokorrerako (%50) eta bestea erdia Gazteen errentamendua sustatzeko (%50). Interesatuek uztailaren 21a arteko epea dute izena emateko. Ekainaren 9an, programa honi buruz informatzeko bulegoa zabalduko da udaletxeko arkupeetan.

Errenta eta diru-laguntza
Ematen den diru-laguntza urtebeterako izango da, eta Ordiziako Udalak urtero egingo du programan honetako diru-laguntzen emate deialdia. Eskatzaileen baldintzak mantentzen diren bitartean eta udalak dagokion kreditua bideratzen badu, diru-laguntza hau beste 2 urtetan luzatu ahal izango da, gehienez 3 urtera arte. Etxebizitzen esleipena zozketa bidezkoa izango da, bai Errentamendu Modu Orokorrean eta baita Gazteenean ere.

Onartuko den gehienezko errenta 550 eurokoa izango da. Eskatzaileek jasoko dute diru-laguntza urteko alokairu errentaren eta pertsona edo bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrera gordinaren %30 arteko diferentzia izango da, urte betez. Errenta urtero aldatuko da bizikidetza unitatearen diru-sarreren arabera.

Batetik, hutsik dauden etxebizitza libreen merkaturatzea sustatu nahi du Ordiziako Udalak diru-laguntza programa honekin, eta bestetik, herriko gazteen emantzipazioa bultzatzea etxebizitza libre bat errentan hartzeko aukera emanez.

Informazioa eta Izen-ematea
Programan inskribatzeko eskabideak Herritarren Arretarako Udal Bulegoan eskura ditzakete pertsona interesatuek, eta han aurkeztu behar dute baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa. Eskabideak Ordiziako Udalaren webgunean ere eskuratu daitezke.

Informazio eta xehetasun gehiago nahi izanez gero, 943 88 58 50 (luzapena 185) telefono zenbakira dei daiteke, edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi. Ekainaren 9tik aurrera, programa honi buruzko informazio bulegoa zabalduko da udaletxeko arkupeetan, astelehenetik ostiralera (09.00-13:00).

 

I. ETXEBIZITZA ESKATZAILEEN OINARRIAK. 6. artikulua

Programan parte hartzeko interesa dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:

A) Orokorra:

a. Ordizian erroldatuta izatea urtebetetik gorako epean, eskaera egin aurreko aldian.

b. Urtean 9.000 eta 25.000 euro bitarteko diru sarrera haztatuak izatea.

c. Bizikidetza-unitatea, gutxienez, bi pertsonez osatua egotea.

d. Errentamendu-kontratua egiten den eguna baino bi urte lehenagotik inongo etxebizitzaren jabetzarik, azalera eskubiderik edo gozamen eskubiderik ez izatea.

B) Gazteentzat:

a. Bizikidetza-unitatea osatzen dutenen adina oinarri hauek onartzerako garaian 19 eta 28 urte bitartekoa izatea.

b. Orokorreko modalitateko a) b) eta d) baldintzak betetzea.

c. Bizikidetza-unitatea, gutxienez, pertsona batekoa izatea.

 

II. ETXEJABEEN ETA ETXEBIZITZEN OINARRIAK. 3. artikulua
Merkatu libreko etxe bizitzen alokairurako bitartekaritza programan sartu ahal izateko, errentatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a. Eguneratuta egotea zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan Administrazio Publikoekin.

b. Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen administrazio-zehazpenik edo zehazpen penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zigorrak barne.

Programa honetan sartu ahal izateko, etxebizitzak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a. Dagokion udaleko teknikoak tasatutako merkatu errenta, hilean 550 eurotik gorakoa ez izatea. Zenbateko horri dagokion urteko KPI gehitu ahal izango zaio

b. Etxebizitza librea izatea eta, ondorioz, babes publikokotzat kalifikatuta ez egotea, eta erabiltzeko moduan egotea.

c. Etxebizitza Ordizian egotea.

d. Egituraren eta eraikuntzaren egokitasunari eta bizitzeko egokitasunari buruzko baldintza orokorrak betetzea.

e. Txukun eta garbi egotea, eta gutxienez sukaldea eta bainugelak jarrita edukitzea.

f. Etxebizitzak energia-eraginkortasunaren ziurtagiria izan beharko du.

OINARRIAK (PDF)

ERRENTATZAILEAK BETE BEHARREKO INPRIMAKIA

ETXEBIZITZA ESKATZAILEAK BETE BEHARREKO INPRIMAKIA

JABEAREN ERANTZUNKIZUNPENKO ADIERAZPENA