Image
Image
‘No phone challenge’ ekimena martxan da Ordizian

‘No phone challenge’ egitasmoa martxan da Ordizian. Oianguren Institutuko DBH4 mailako 9 ikaslek eta 6 irakaslek parte hartuko dute lehen saio honetan. Gaur utzi dituzte mugikorrak gelan, eta astebetez (batzuk ostiralera arte eta beste batzuk astelehenera arte) mugikorrik gabe egoteko erronka onartu dute. Prozesu horren jarraipena egiteko, parte hartzaile bakoitzari liburuxka edo koaderno bana eman zaio; bertan, ikasle nahiz irakasleek haien bizipenak kontatu ahal izango dituzte.  

Ekimen hau, Ordiziako III. Adikzio Planaren barruan dago kokatuta. Ikasturte honetan, Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano adituen eskutik, ‘Mugikorraren auzia’ formazio saioa jaso zuten, eta egitasmoaren bigarren pausoa, astebetez mugikorrik gabe egotea izango da. Helburua, mugikorraren erabileraren gaineko kontzientzia sortaraztea, eta azken batean, mugikorraren erabilera osasuntsu bat bultzatzea da.

Herri mailako lanketaren ondoren, proposamena ikastetxe ezberdinei egin zaie. Oraingoan Oianguren Institutua izan da erronkari heldu diona, baina aurrerantzean, posible da beste ikastetxe batzuek ere bat egitea.

Mugikorren auzia

Gaiaren inguruko ikerketek ez dute zalantzarik uzten: smartphone-aren erabilera goiztiarrak eta sare sozialen erabilera desegokiek korrelazio zuzena dute jarrera nahasmenduetan eta hiperaktibitatean, elikadura- portaeren nahasmenduan eta orokorrean, gaixotasun mentalen gorakadarekin, batez ere, depresioa eta antsietatearekin.

Telmo Lazkanok gidatutako saioetan azaldu duenez, “erabileran dago gakoa, noiz eta nola erabiltzen ditugun, eta hori, printzipioz, gure esku dago”. Hala, adinak eta formazioak berebiziko garrantzia hartzen dute mugikorrarekin harreman osasuntsu bat garatzerako orduan, bai eta eredu izateak.

Bide horretatik, Mugikorraren Auzia programak, nerabearen ongizatea ardatz izanik, formazio eta proiektu desberdinen bidez, guraso, irakasle eta ikasleengan ezagutza eta kontzientzia kritikoa eraikitzea bilatzen du errealitate honekiko eta tresna zein neurri eraginkorrez probestu, mugikor eta sare sozialen erabilera desegokiak berezkoak dituen arriskuak murriztu eta harreman osasuntsu bat garatu ahal izateko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza