Udako oporrak bukatuta, Ordiziako Udaleko Nerabeen Zerbitzuak ostiral honetan zabalduko ditu ateak, 2024-25 ikasturteari hasiera emanez. Asteburu honetan (hilak 18, 19 eta 20), Ordiziako Gaztelekuan jasoko ditugu 12 eta 17 urte arteko (2012-2007 urteen artean jaioak) nerabeen izen-emate eskaerak. Doako zerbitzua da eta Ordizian bizi diren edo bertan ikasten ari diren pertsona guztiei eskaintzen zaie.

Hezkuntza zerbitzu honen helburua partaidetza, espiritu kritikoa eta pertsonaren autonomia sustatzea da, berdinen artean harremanak izateko, lagun berriak egiteko eta aisialdia modu ludikoan, hezitzailean, integratzailean eta euskaraz egiteko aukera emanez.

Kolektibo horren interes eta beharretatik abiatzen gara, eta haiekin batera haien interesen eta eboluzio-etaparen araberako programazioa egiten dugu.

Zerbitzuari buruzko informazio-saioak:

DBH1eko ikasleak. Urriaren 9an, Ordiziako ikastetxeetara hurbildu ginen erabiltzaile berriei, hau da, DBHko 1.mailako ikasleei, zerbitzua aurkezteko eta izena emateko fitxak emateko. Horiek Ordiziako Gaztelekuan entregatu beharko dira.

Gainerako gazteak: Zerbitzuan parte hartu nahi duten gainerako nerabeek Ordiziako Gaztelekuan (ostiraletik igandera) aurkeztu ahal izango diete Zerbitzuko hezitzaileei mezu honekin bidaltzen dizuegun eskaera.

Gurasoentzako saioak:
Gazteen familiei informazioa emateko bilera batera deitzen zaituztegu,2024-2025 ikasturterako zerbitzua eta proposamenak ezagutu eta proiektu berrietarako iradokizunak jaso ditzazuen.

Gurasoentzako saioa: Urriaren 17an, osteguna, 19:00etan Ordiziako Gaztelekuan (Lukusain plaza 10-11) https://bit.ly/3HkpL82

Informazio gehiago Ordiziako Udaleko Haur eta Gazteen Zerbitzuan, 943 80 56 30 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.; edo Nerabeentzako Zerbitzuan (Gaztelekuan), 637 16 97 92 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. .