AUZOKONPOSTAREN HITZALDI-TAILERRA
Ostegun honetan, hilak 10, arratsaldeko 19etan Barrenan.
Auzokonposta edo autokonposta materia organikoa bildu eta tratatzeko modu bat da. Era honetan, zenbait gunetan konpostadora txikiak jartzen dira, giltzapetuta eta zenbait bizilagunen konpromisoarekin. Horren parte izatera gonbidatu nahi zaitugu.
Sistema horrek alde on ugari ditu. Esaterako, atez ateko bilketan kubo bat gutxiago erabiliko zenukete, izan ere, materia organikoa kontenedore-konpostadora berezi hauetan botako zenukete. Gainera, ordutegi aldetik ere askeagoa da auzokonposta, nahi duzuen unean bota baitezakezue hondakina bertara. Udalak onartzen du konpostagailua erabiltzeak esfortzu bat suposatzen duela, horregatik, auzo-autokonposta egiten dutenek %50eko hobaria izango dute beraien zabor tasetan.
Sistema hau interesatzen bazaizu, informazio gehiago nahi baduzu edo parte hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik. Gerturatu urriaren 10ean arratsaldeko zazpietan Barrena Jauregiko batzar aretoan izango den bilerara. Bertan zure zalantzak eta kezkak argituko ditugu.
Ezin bazara etorri, jarri gurekin harremanetan. Bulegoko ordutegia 11:30etik 13:30era da egunero, eta asteazkenetan 9:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Nahi izanez gero Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera ere idatz dezakezue.