OIANGUREN PARKERAKO PRESTATU DEN KUDEAKETA PLANAREN AURKEZPENA EGINGO DA BIHAR
Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bost urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute parkearen kudeaketarako
Oianguren parkerako prestatu den kudeaketa planaren aurkezpena egingo da bihar, hilak 10, udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean. Aurkezpenean orain arte egin diren ekintzen berri emango da, eta Aranzadi elkarteak datozen urteetarako esku artean dituen asmoak jakinaraziko ditu.
Aranzadi elkarteak Oianguren parkerako kudeaketa plan bat osatu du 2013an, eta datozen egunetan, Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bost urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute parkearen kudeaketarako. Ordiziako Udalak herritarrei dei egiten die biharko aurkezpenean parte hartzeko.