AUZOKONPOSTAREN KANPAINA BERRIA
Zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera dute Ordizian
Etxean sortzen dugun materia organikoa, gure hondakinen %40 inguru, aprobetxatzeko aukera izaten dugu; eraldatze prozesu natural baten ondorioz konpost bihurtzen baita materia.
Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina berria Arana auzoan abiatu zuen lehenengoz urte hasieran; Araba kaleko lorategian kokatu zen lehen auzokonpost gunea. Atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan denetik auzokonposta egiteko eskaera egin duten herritarren kopurua eta kokaguneak kontutan hartuta, Udalak beste 3 auzokonpost gune prestatu ditu udalerriko 3 gune ezberdinetan:
Oreja parkean, Anselmo baratzan eta Buztuntza etxaldean. Hauez gainera beste 2 gune ere prestatzea aurreikusi du udalak, Eskarabilla eta San Joan auzoetan (hauek urtarrilean zehar abiatuko dira).
Sasietak ikastaroa, konpostagailuak, ,aholkularitza eta jarraipena eskaintzen ditu. Ordiziako udala berriz, bere aldetik, gunearen egokitzapenaz arduratzen da.
Etxean sortzen duzun materia organikoarekin konposta egiten hasi nahi baduzu, orain duzu aukera. Izena eman eta konpostgune hauetako batean parte hartzeko deituko dizugu.
Izena emateko deitu hona:943 885850