ORDIZIAKO IKASLEEK 70 ZUHAITZ LANDATU DITUZTE
Garbigunearen goialdeko lurretan egin da zuhaitz landaketa aurten ere
Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako LHko 6. mailako ikasleek 70 zuhaitz landatu dituzte gaur Garbigunearen goialdeko lur eremuan, Zuhaitz Egunaren ospakizunaren harira. Denera, 40 haritz, eta 15na gereziondo eta hagin landatu dituzte. Iaz ere eremu berean egin zen landaketa.
Hiru zuhaitzak Euskal Herriko espezie autoktonoak dira, baina bai haritza zein hagina EAEko espezie mehatxatuen katalogoan interes bereziko babes maila jasotzen duten zuhaitzak dira. Ordiziak Udalak urteak daramatza espezie ezberdinetako zuhaitzak herriko berdeguneetan landatzen, herriko ikastetxeekin elkarlanean.