ESKARABILLAN KONPOSTGUNEA MARTXAN
Eskarabillako auzoan zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera dute
Ostegunean, hilak 20, Eskarabillako auzokonpostgunea jarriko da martxan, 19:00etan. CAFera doan pasabide berriaren ezkerretara kokatu da gune berria. Eskarabillakoa Ordiziako seigarren auzokonpostgunea izango da, orain gutxi inauguratu diren Buztuntza etxaldeko eta San Joan auzoko guneen ondoren. Gune berri honekin, Eskarabilako auzoan zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera izango dute.
Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina berria Arana auzoan abiatu zuen lehenengoz 2013an. Atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan denetik auzokonposta egiteko eskaera egin duten herritarren kopurua eta kokaguneak kontutan hartuta, Udalak beste 4 auzokonpost gune prestatu ditu udalerriko 4 gune ezberdinetan: Oreja parkean, Anselmo baratzan, Buztuntza etxaldean eta San Joanen. Eskarabillako seigarrena izango da. Guztira 50 familiek parte hartzen dute gaur egun.
Sasietak ikastaroa, konpostagailuak, aholkularitza eta jarraipena eskaintzen ditu. Ordiziako udala berriz, bere aldetik, gunearen egokitzapenaz arduratzen da.
Eskarabillako auzokonposterako gunean parte hartzeko 943161555 telefonora deitu behar da (Sasieta)
Gogoratu, auzokonposta egiten duten familiei %50eko hobaria ezarriko zaiela zaborraren tasan.
Animatu auzokonposta egitera! Eta eman izena!