ORDUTEGI ALDAKETA HONDAKINEN BULEGOAN
Datorren astetik aurrera asteazken arratsaldeetan ez da bulegoa irekiko
Ordiziako udaletxeko arkupeetan dagoen hondakinen informazio bulegoko ordutegian aldaketa bat egingo da. Datorren astetik aurrera, asteazken arratsaldeetan ez da bulegoa zabalduko, eta hartara, honakoa izango da mantenduko den ordutegia: astelehenetan goizez eta arratsaldez (11:30-13:30 eta 17:00-19:00) eta asteazkenetan goizez bakarrik (11:30-13:30). Herritarrek hondakin bilketaren inguruan duten edozein zalantza edo arazo argitzera jo dezakete bulegora, baita iradokizunak egitea ere.