HONDAKINEN INFORMAZIO BULEGOA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAN
Irailaren 3an irekiko da atzera, eta irailean zehar asteazkenetan soilik egongo da irekita
Hondakinei buruzko informazio bulegoa itxita egongo da abuztuan. Ontziak ez dira eskuragarri egongo irailera arte, eta komertzioek poltsak behar badituzte, udal arretarako bulegoan eskuratu ahal izango dituzte. Organikoaren poltsak udaletxeko arkupeetako eta Majoriko makinetan eskuratu ahal izango dira, eta norbaitek txartelarekin arazoak baditu edo bestelako zalantzaren bat badu, Sasietarekin jarri behar du harremanetan 943 16 15 55 zenbakira deituta. Irailaren 3an irekiko da atzera bulegoa, eta irailean zehar asteazkenetan soilik egongo da zabalik, ordutegi honetan: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.