ZIKLOMOTORREN AZTERKETA TEKNIKOA
Irailaren 11n eta 18an egingo dira azterketak Beasainen. Aldez aurretik txanda hartu behar da
Irailaren 11n eta 18an ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Beasainen, 09:00etatik 13:45era bitartean. Azterketa Kale Nagusiko 9. zenbakiaren atzealdean dagoen lokal batean jarriko den unitate mugikorrean egingo da. Azterketa egin ahal izateko txanda hartu behar da aldez aurretik Irungo IAT bulegora deituz (943 62 63 00). Honakoa da aurkeztu beharreko dokumentazioa: Zirkulazio baimena, Azterketa teknikoaren txartela eta Aseguruaren ordainagiria.
Ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duen urriaren 14ko 2042/1994 Errege Dekretuak (Ekainaren 9ko 711/2006 Errege Dekretuak aldatu du Dekretu hori) agintzen duenez, 2007ko martxoaren 21etik aurrera nahitaezkoa da ziklomotorrei aldizkako azterketa teknikoa egitea.