ORDIZIA KALEA TRAFIKOARI ITXITA EGONGO DA ASTELEHENEAN
Zirkulazio guztia Sanperio kaletik desbideratuko da, eta autobusak ere ez dira pasako herrigunetik
Urdaneta kaleko lanak direla eta, Ordizia kalea trafikoari itxita egongo da datorren astelehenean, hilak 8. Bidea 08:00etan moztuko da, eta iluntzera arte ez da irekiko. Hori dela eta, trafiko guztia Sanperio kaletik desbideratuko da, eta autobusak ez dira pasako herrigunetik. Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak iraileko azken asterako bukatuta egotea espero du Ordiziako Udalak.
Horrekin batera, datorren asteazkenean, Euskal Jaietako aparteko azoka dela eta, erdigunea itxita egongo da 07:00etatik aurrera. Goierrialdeako autobusek ez dute geldialdirik egingo erdigunean Beasaingo norantzan, eta Otegi-Eneako edo Malkaskoko geltokiak erabiltzea gomendatzen da. Egun horretan, Burundesa, Alsa eta Pesako autobusek ez dute geldialdirik egingo Ordizian, eta konpainia horietako erabiltzaileei autobusa Beasainen hartzea gomendatzen zaie. Tolosaldea autobusetako geltokia, berriz, Tximistako geltokian jarriko da.