IRAILEAN ETXEKO HONDAKINEN %79 BILDU DA GAIKA
Martxoan portzentaje bera lortu zen, baina orduan baino 12 tona gehiago bideratu dira irailean birziklatze guneetara
Udako joera hobetuz, irailean etxeko hondakinen %79 bildu da gaika Ordizian. Irailean 236.660 kilo bildu ditu Sasieta Mankomunitateak Ordizian; horietatik 186.820 kilo (%79) birziklatzeko guneetara bideratu ditu, eta 49.840 kilo (%21) zabortegira. Martxoan portzentaje berera iritsi zen Ordizia, baina aipatzeko da iraileko kasuan 12 tona gehiago bildu dela gaika (martxoan 174.310 kilo eta irailean 186.820 kilo). Nabarmentzekoa da baita ere, 4.419 kilo hondakin organiko bilketa zirkuitutik ateratzen direla Ordizian, eta konpost bihurtzen direla hilero autokonpostaren eta auzokonpostaren bidez. Sasieta osatzen duten 22 herrien bataz bestekoa aintzat hartuta, gaikako bilketa %59raino igo da irailean, eta %41 zabortegira bideratu da.