ROBERTO BERMEJOREN SAIOAREKIN HASIKO DA HILAREN 11N MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI BURUZKO HITZALDI ZIKLOA
EHUko irakaslea erregai fosilen agortzearen ondorioei buruz ariko da Barrenan, 19:00etan
Ordiziako Udaleko Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko delegazioak mugikortasun iraunkorrari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du. Saio hauen helburua mugikortasun iraunkorra zer den, eta herri eta hirietan nola txerta daitekeen azaltzea da. Lehen hitzaldia datorren ostegunean, hilak 11, izango da Barrenan, 19:00etan. Bertan, Roberto Bermejo EHUko Ekonomia Iraunkorreko irakasleak 'Combustibles para un transporte sostenible' ('Garraio iraunkor baterako erregaiak') hitzaldia egingo du, gazteleraz.
Petrolioaren agortzeak gaur egungo mugikortasun ereduan zer eragin izango duen azalduko du Bermejok, eta egoera horren aurrean erabil daitezkeen erregai alternatiboei buruz hitz egingo du.
Urtarrilean egingo diren beste bi hitzaldietan inguruko herrietako adibide praktikoak izango dira hizketagai. Aurrenekoan, hiri planeamenduak mugikortasunean nola eragiten duen azalduko da, eta bigarrenean, Elgoibarko Emugi proiektuaren berri emango da.