ABENDUAREN 24 ETA 31N EZ DA HONDAKIN BILKETARIK IZANGO
Garbiguneko larrialdi gunean ez ezik, hilerri ondoko aparkalekuan jarriko diren edukiontzi horietan utz ditzateke herritarrek ontzi arin eta plastikoak
Abenduaren 24 eta 31 gauean, Eguberri bezpera eguna eta Urte Zahar eguna, ez da hondakin bilketarik izango. Asteazkenero bezala, bi egun horiek ontzi arinak eta plastikoa ateratzeko egunak dira, eta bi egun horietan Sasietak ez du ohiko bilketa egingo. Ordiziako Udalak, herritarrei erraztasunak emate aldera, ontziak eta plastikoak utzi ahal izateko edukiontzi horiak jarriko ditu San Joan auzoan, hilerri ondoko aparkalekuan. Horrez gain, Garbiguneko emergentziazko bilketa gunera ere jo dezakete herritarrek.
Eguberrietako gainontzeko egunetan hondakinen gaikako bilketa zerbitzua ohikoa izango da, eta egun bakoitzean dagokion frakzioa atera ahal izango dute herritarrek.