AUZOKONPOSTEAN PARTE HARTZEKO DEIA ERDIGUNEKO HERRITARREI
Informazioa emateko bilera bat egingo du Sasietak astelehenean, hilak 9, Barrenan, 18:30ean
Sasieta Mankomunitateak auzokonposta egiteko aukera eskainiko die Ordiziako erdigunean bizi diren herritarrei. Horretarako, eta lehen urrats modura, auzokonpostari buruzko azalpenak emateko bilera bat antolatu du. Datorren astelehenean, hilak 9, izango da bilera Barrenan, 18:30ean. Interesatuen artean talde bat sortuko da. Bertara joateko aldez aurretik izena ematea komeni da Sasietara deituta (943 16 15 55). Aita Urdaneta, Barandiaran plaza, Domingo Unanue, Ampuero, Etxezarreta, Done Petri, Andre Mari, Kale Nagusia, Goenkale eta Elkano kaleetako bizilagunei egin zaie parte hartzeko deia. Udalak dagoeneko prestatu du konpostagailu komunitarioak jartzeko gunea Barrena parkean. 76 familia ari dira gaur egun auzokonposta egiten Ordizian, eta autokonposta egiten, berriz, 39 familia.
ARABA KALEKO KONPOSTA, AUZOTARREN ESKURA
KONPOSTA EGITEKO GIDA (PDF, 11,7 MB)
ZER DA KONPOSTA EGITEA?
Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula, geure lorategian bertan. Etxean ez ezik, auzokonpostguneetan ere egin daiteke konposta, horretarako egokitutako eremuetan.
Konposta eginez elikadura-hondar guztiak birzikla ditzakegu, baita inausketako eta lorategiko hondakinak ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria izango dugu eta landare, –loreak, barazkiak edo zuhaitzak–, osasuntsuagoak izango ditugu.
Konpostatze-prozesua konpostagailuan egiten da. Sukaldeko hondakinak oso aberatsak dira ongarri gisa erabiltzeko eta lorategiko edo baratzeko beste zenbait material baino lasterrago desegiten dira. Hondakin horiek baliatzea oso garrantzitsua da, denbora laburrean, konpost ona egiteko.
Konpostarekin hondakin organikoak lekuan bertan baliatzen dira. Hondakinen zirkuitu orokorrean tratatu beharreko hondakin-kantitatea gutxitzen da eta hondakinen garraioan energia aurrezten da.
Konpostari esker, familia batek sortzen dituen hondakinen %40-50 gutxitzen da.